Apirilak 12
1931ko apirillaren 12xan, domekia, herrixetako elekziñuak izan ziran. Eibarko zensuan 3.194 lagun eguazan botua botatzera juateko moduan. Lau distritotan bota eben botua. Republikanuak eta sozialistak bat egiñ ebenez, euretatik 18 lagun izendau ziran konzejal (10 sozialista eta 8 republikano) eta nazionalista bat. Alkatia Alejandro Telleria izan zan, Timoteo Zubiateren lekuan. Bertan gabian, botuak kontatzen, Diktaduriaren osteko lehelengo elekziñuetan, eibartar mordua kalian eguazan, urten ahala, datuak pizarra baten apuntatzen ebizan eta: gehixena, monarkixiaren aldeko konzejalik ez ebala urtengo ikusten zalako.