Apirilak 18

Apirilak 18

1811. urteko apirillaren 18xan hil zan Ventura de Sustaeta abade eibartarra Madrillen. Testamentuan, 30.000 errial laga zittuan Arrateko elixan kristalezko urna bat egin zeixen; aurreko lunia osua izan bihar zan, pieza batekua. Bertan, “egun klasikuetan” tisu belo bat ipintzia be agindu eban. San Andres parrokixako mayordomuak eta kuriak, Antonio Ventura Orbeak, agindutakua bai, baiña teillatuak konpontzeko teillak be erosi ebezen. Negua zan ezkeriok eta Arratera igotzia gatxa zalako, Azittaingo ermitta onduan laga ebezen teillok, pilluan. Bixen bittartian, mayordomua hill egin zan, eta udan parrokuak teillak igotzeko agindu ebanian, alkatiak ezetz esan eban, 30.000 errialak zetan gastau zittuen argitzeko aginduta. Holan, pleituan sartu ziran: herriko erregidoriak batetik, eta Arrateko mayordomo barrixa eta kuria bestetik. Pleituori sonaua izan ei zan.