Apirilak 24

Igogailurik gabeko Munduko Eguna
Apirilak 24

1887. urteko apirillaren 24an jaixo zan Toribio Etxebarria Ibarbia (1968. urtian hil zan). “Arratetiko bat” ezizenarekin firmatzen eban batzuetan. 13 urtegaz biharrian eguan, grabadore edo damaskinauan aprendiz Ertzillenekuen etxian. Sasi-eskolaua zan, bere kasa ikesittakua: holan etara eban Eibarko Aiuntamentuko sekretarixo puestua. Bera izan zan Alfa Kooperatibia sortzen ibilli ziranetako bat. Gero Gobiernuaren delegaua izan zan Campsa-n. Hortik aparte, sozialismo pragmatikua indar gehixenarekin defendidu ebanetakua be bazan, euskera-zaletasuna sekula be galdu barik. Biblixia zan bere liburu maittiena. Eibarko euskeriaren gaiñian jardun eban eta “Lexikoia” eta bertako forma berbalen paradigmak laga zeskuzan.