Maiatzak 7
1751. urteko maietziaren 7xan erabagi zan herri osorako mataderua egittia, han animalixak hill eta okelia partidu ahal izateko. Ordura arte bakotxak norberaren etxian edo errentan hartutako lokaletan hiltzen ebazan jateko animalixak. Leku egokixena San Esteban basilikiaren eta Hilario Mendizabalen etxiaren bittartian zala begittandu jakuen (herri erdixan eguan, errekiaren onduan gaiñera), eta hantxe egin eben Eibarko lehelengo mataderua.
Proiektua Elgoibarko Domingo de Aizpitarte maixu-perituak egin eban. Peoi biharrak, egurrak ebatia, materixalak ekarri eta eruatia... jendiak duan egiñ eban. Maixu arotzari egunian 4 errial eta erdi pagatzen jakozan; kanterueri (orduan Eibarren hiru baiño ez eguazan) egunian 5 errial. Danera, arotzari 340 jornal pagau jakozan (1.530 errial), kanteruari 304 jornal (1.520 errial); teillerixan 5.000 teilla erosi ziran, milla teillako 80 errial pagauta; 2.300 ladrillo erosi ziran, millakua 40 errial pagauta; bihargiñendako ogi eta ardautan, 850 errial pagau ziran; eta harrixa Zaturixotik ekarri zan. Obra guztia 6.229 errial izan zan.