Maiatzak 14

Maiatzak 14

1890. urteko maietziaren 14an jaixo zan Deban Jose Maria Eguren Azpiazu (Eibarren hil zan 1970ian). Musika kontuetan, tenore abots edarra ekan eta, horregaittik, derrigorrezkua zan edozein korutan. San Andres Parrokixaren koruan urte askotan jardun eban, ixa hil arte. Partiturak irakortzen apartekua zan eta, bera tenore izanda, beti zebillen gaztieri laguntza emoten. Orfeoi Donostiarrian, Pamplonako Koralian, Easo Koruan eta Bilboko Koralian kantau eban. Bere maixua Eibarren Jose Antonio Astigarraga “Asti” (“Moskatela” esaten etsen) kantantia izan zan.