Maiatzak 27
1499. urteko maietziaren 27xan aiskiratu edo konkordiarako eskrituria egiñ eben Eibar eta Elgetako herrixak. Gipuzkuako Juntetan bateko eta besteko prokuradoria nun jarri eta botua zelan emon pleitua euki eben herri bixen artian, eta honekin eskriturionekin aiskiratu ziran. Erabagi eben Eibarko prokuradoria ezkerreko partian, Probinziako ordenanza eta matrikulan agertzen zan lekuan jarriko zala; eta Elgetakua, bardin, eskumatara. Eibarkuak, halanda be, Elgetakuak baiño lehenago emon zeikian bere botua. Horren barri Francisco de Vargas Gipuzkuako Korrejidoriari emon bihar etsen, eta Gipuzkuako Juntetako prokuradorieri be bai. Eibarko Rodrigo de Eizaga izendau eben prokuradore hori agirixori eruateko.