Maiatzak 29
- NBEko Bake Jendearen Nazioarteko Eguna
1537. urteko maietziaren 29xan Konzejuak prohibidu egiñ eban herriko egurzetan, soluetan eta zelaixetan arbolak nahi edozer gauza sartzia. Izan be, herriko lagun batzuk ordenanza zaharreri jaramon egin barik, lur batzuk eurendako hartuta eukezen. Horren gorabeheran konzejua pleituetan sartuta eguan, eta aurrerantzian hori ebitatzia nahi eben. Horregaittik juntau ziran Aristibalza inguruan Lope Ibañez de Vitorita alkatia, Juan Perez de Pagoaga sindiko fiela, Domingo de Arechua eta Martin de Gorostieta juraduak eta herriko beste gizon batzuk. Herriko lurretan mujoiak ikusteko eta nundik nora ziran esateko juramentua egiñ eben Tomas de Otaola Etxebarriak eta bere semiak, Domingo de Otaolak, Migel de Iturraok, Juan de Arguianok, Pedro Lopez de Ibarrak, Juan Ibañez de Malleak, Pedro de Olaecheak, Pedro de Isasi gaztiak, Pedro de Inarrak, Martin Ibañez de Iturraok, Juan de Aretak eta Domingo de Orbeak, herriko lurretan sartutako arbola bakotxa zeiñena zan esanaz.