Ekainak 7

Ekainak 7

1873. urteko junixuaren 7xan, ordura arte Felix de Guisasolak ekan alkatetzako kargua Inocencio Ortiz de Zaratek hartu eban. Aiuntamentu republikanua jarri zan Eibarren: Aiuntamentua aldatzia Gobernadore zibillak agindu eban; erregidorietako bat Facundo Achotegi izan zan. Ba izendautako konzejal barrixetatik, 10ek ez zeben lehenago sekula kargu politikorik euki Aiuntamentuan, eta hiruk ez eben karguaren arduria hartu. Konzejalen errentia 3.756,5 errialekua zan, orduan sasoiko altuenetakua. Edozein moduan be, Aiuntamentu “aurrerakoia” zan. “Udal hau traidoretzat salatu eben 18 errepublikar federalek”; horretako bat Gregorio Acha Urain armagiña izan zan. Ordurako Eibarren baeguan Republikiaren Boluntarixuen konpaiñia bat. Aiuntamentuak eta boluntarixo republikanuak bat egin eben karlisteri frente egitterakuan, gordelekuak-eta jartzeko.