Ekainak 17
- Desertifikazio eta Lehortearen aurkako borrokaren Munduko Eguna
1900. urteko junixuaren 17ko jardunian, Ramon Cortazar arkitektuak Unzagako plazia haundittu eta barriztatzeko egiñ eban obren proiektua ontzat hartu zan. Komisiño espezial bat sortu zan hartarakotze: plazia zabaltzeko, bota bihar ziran inguruko etxiak eta terrenuak erostia zan euren zeregin bat. Honek etxiok bota ziran: Unzaga torretxia, Unzaga kaleko muturrian Isasi kaliaren kantoian eguana (jabiak 34.000 pezeta eskatzen eban), Unzaga kalian 27 numerua ekan Amigonekua etxia, 30 numerua ekan Erregetxia (herrixana zan) eta bere onduan eguan San Juan ermittia be bai.