Ekainak 20

Errefuxiatuen Munduko Eguna
Ekainak 20
  • Errefuxiatuen Munduko Eguna

1906. urteko junixuaren 20xan zabaldu zan estreiñakoz Eibarko baiñu-etxia. Lagun bat eguan bertan biharrian, udako partian; neguan Aiuntamentuan egitten eban biharra, egunian 3 pezeta kobrauta. Prezixuak hónek ziran: dutxa bakotxa, 10 zentimo; baiñu hotza, 25 zentimo; eta baiñu berua, 50 zentimo. Baiñu edo dutxarako erropa egokixa ez eroienak, bertan hartzera, 25 zentimo pagau bihar eban. Zapatu atsaldietan, lauretatik zazpiretara, baiñua duan zan.