Uztailak 9
1786. urteko julixuaren 9xan egin ziran Maaltzako Arrateko Amaren ermittako azkenengo kontuak. Kontratuan ipiñittako baiño gauza gehixago egin ziran ezkeriok (zimientuak, lehelenguan esandakuak baiño haundixaguak; terraplena albo batera; planeau bako beste altara bat eta burdiñazko reja bat), kostau be, gehixago egin zan.