Uztailak 14

Uztailak 14

1485. urteko julixuaren 15ian Martin de Lezeta zapaterua (Juan de Lezetaren semia) eta Estivaris de Zuazola (Zuazolan bizi zan Juan de Zuazola gaztiaren alabia) ezkondu ziran San Andres parrokixan. Horrek esan gura dau boda batzuk elixan egitten zirala. Zuazolara ezkondu ziran (Zozolara), neskia hango maiorazkia zalako: etxe osua eta etxeko ondasunak beretako ziran, aittak beretako hartu eban intxaurrezko kutxa bat izan ezik, eta Juan de Zuazola zaharrak, aitxitxak, beretako eban barrikia izan ezik. Nobixiak eukan sayatik aparte, beste bat egiñ eban, kolorezko pañuarekin egindako saya barri bat, eta Velarteko pañuzko kapa barri bat. Horregaz gaiñera, ohe barri bi, erropak eta arriua eukazan neskiak. Etxeko biharrak eginda, urte bixan neskiaren aitxarendako ziran onurak; handik aurrera, ezkonbarrixekin erdi bana. Andra-gizon gaztiak bera etxian zaindu bihar eben hill arte.