Uztailak 20
Ilargiaren Nazioarteko Eguna
- Ilargiaren Nazioarteko Eguna
- Piruleten Munduko Eguna
1912. urteko julixuaren 20xan jaixo zan Antonio Sarasua Gisasola, musikua eta izatez musikuen famelixakua, ama Juan Bautista Gisasolaren arrebia zan aldetik. Musika munduan egindako beste gauza batzuen artian honetxek doguz: gazte-gaztetatik hasi zan aittarekin musika ikasten; geruago Felisa Iturrioz irakasle trebiarekin ibilli zan, piano ikasketak amaittu arte. Gerratia hasi baiño urte batzuk lehenago J.B. Gisasola bere osabarekin sakondu zittuan bere musika ezaguerak. 1932. urtetik aurrera “Orfeón Eibarrés” izeneko taldiaren antolatzaille eta laguntzaille bikaiña izan zan, eta bertan jardun eban Gisasolarekin 1933tik 1948 bittartian.