Uztailak 22
Hamakaren Eguna
- Zeru Garbiko Meatzaritzaren aurkako Munduko Eguna
- Hamakaren Eguna
1901. urteko julixuaren 22xan Eibarko konzejalak ezetza emon etsen Esteban Barrutiak eskatutakuari, aiuntamentu zaharraren lokala Zentru Obrerua bertan ipintzeko. Euren arrazoia “Agrupación Socialista” partidu politikua zala, baiña “Federación de Sociedades Obreras” eta beste edozein gremixo edo bihargiñen batzar ekonomikuak zirala, eta ez zala nahastau bihar bata eta bestia. Gaiñera, Federaziñoko estatutuetan be, argi ipintzen ei eban ez zala partidu politikua.