Irailak 1
1934. urteko setienbriaren 1ian manifestaziño komunistia egon zan Eibarren. Ez zan demandarik falta izan: Maria Anjela kalian harrixak bota etsezen Baglietto alargunaren eta seme-alaben dendiari, eta denda barrutik hiru tiro jaurti zittuen. Bala batek Andres Zanguitu jo eban, aurpegixan. Candido Muñozen botikiari be zeozer egin zetsen, eta botikarixuak amoniakua bota etsen. Poliziakuak errebolber bana kendu etsen Santiago Bagliettori eta Muñozi. Baglietto juezera eruan eben.