Irailak 11

Irailak 11

1908. urteko setienbriaren 11n Victoria Eugenia Erregiñia eta bere gizon Alfonso XIII.a Eibarrera etorri ziran; bide batez, Isasiko etxian egon ziran, bertako Markexiari kaso egittera, saludatzera.

Eibarren, Euskal Jaixak zirala, eta Arte eta Industrixetako esposiziñua eguan montauta, alondigan. Gaiñera, errege-erregiñak etozelako, herrixa be apropos adornauta eguan: Estaziño kalian, esaterako, arku dotoria ipiñitta eguan; etxietako balkoietan, fabrika eta taillarretako bentanetan eta, adornuak ipiñitta eguazan... Musikia joten ebizan kalietan; eta txapliguak sarri botatzen ebezen. 
Holan izan zan bisitia: atsaldeko 5etan allegau ziran erregiok, autuan. Urkuzuko zubixan, han inguruko bihargiñak eguazan batuta, erregiok ikusteko; Grabadores kalian, gobernadore zibilla zan Velilla de Ebro-ko markesak eta Kortietako Bergarako diputadua zan Roque Garciak saludau etsen; handik, Estaziño kalera juan ziran. Han, autotik bajau,