Irailak 17
1919. urteko setienbriaren 17xan sortu zan “Danok-Bat” soziedade anonimua eta kooperatiba merkantilla Casa del Pueblo-k aurrera eginda: “S.A. Cooperativa Danok-Bat”. Kazako armak egitteko sortu zan, eskupetagiñan espezializauta. Lehelengotik bota eben kapital soziala 30.000 pezetakua izen zan (gero 50.000 be izan ziran), 50 pezetako 600 akziñotan botata. Juan Pablo Fusiren ustez, Eibarko sozialisten izakera kooperatibistia erakusten dau horrek.