Irailak 23

Irailak 23
  • Zeinu-hizkuntzaren Munduko Eguna

1925. urteko setienbriaren 23an Vitorixako obispadutik San Andresko arziprestiari, Eugenio Urrozi, ofizio bat bialdu etsen Agiñako San Migel jaixetan elizpian, kanpandorrian edo elixako edozein lekutan dantzan egittia “u otras profanidades parecidas” prohibitzeko. Eibarko arziprestiak halan bete eragin eban. Mezia emotera barritz, San Migel egunian predikadoria etorri zan, eta diakonuak be bai: horrek esan gura dau mezia kantautakua zala eta inziensua botatzen ebela, solemnia zala (aurrerantzian be halan izaten segidu eban).