Urriak 26

Urriak 26

1893. urteko oktubriaren 26xan argindarra ipintzeko kondiziñuak barriro begiratzen jardun eban komisiñuak, horko bi kondiziño aldatzia erabagitta: 4. kondiziñoko bosgarren puntuak, domeka eta jaixetan ixotu bihar ziran hiru fokuen argindarraren intensidadia milla bujiakua izan bihar zala ziñuan; 13. kondiziñuan fetxia aldatu egin zan, eta hurrengo dizienbriaren 1ian inauguraziñua egin eta hasiko zan kontratua indarrian.

Aiuntamentuak hori ontzat hartu eban; subastia egin zan, eta Jose Agustin Arbillagaren esku geratu zan.