Urriak 30
1777. urteko oktubriaren 30eko R.C. baten bittartez, Juan Carlos de Areizagaren semia zan Babil de Areizaga izendau eben San Andres parrokixako patrono barrixa. Bere aittak hasittako pleituarekin aurrera segidu eban, kargua euki eban bittartian. Pleito hori abadien errenta edo suelduen ingurukua zan: tokatzen jakuenetik, herena kendu etsen eta. Horregaittik, Konzejuak eta Elixako kabilduak batera jardun eben patronuaren kontra.