Azaroak 13

Azaroak 13
  • Ontasunaren Munduko Eguna

1915. urteko nobienbriaren 13an emon etsen Gabilondos y Urrestiri Ruby markiandako baietza. Horrekin markiorrekin pistola automatikuak egin eta saltzen zittuen, “Ruby tipokuak”. Izatez, hori pistola klasiori “Eibar tipokua” zan, baiña kargadorian bedratzi kartutxo sartzen ziran, zazpi izan biharrian. Gerrate Nagusirako frantsesak hori pistola tipuori erosteko Gabilondos y Urrestirekin kontratua egin ebenetik, bost bihargin bakarrik zittuan horrek enpresiorrek beste batzuk subkontratau bihar izan zittuan hainbeste pistola egitteko.