Azaroak 25

Azaroak 25

– Emakumearen aurkako Biolentzia Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

1781. urteko nobienbriaren 25ian erabagi zan alhondigian edo merkau plazian arduria hartzen ebanak kondiziño batzuk bete bihar ebazala: Sanjuanetako korridetarako, zezen bat berak ipintzia; bestia, Elgoibar nahiz Plaentxiko edurzuluetan edurra eguan artian, plazan saldu zeixala, Korputz bezperatik oktubriaren lehelengora arte: libria 6 marabedixan salduko zan. Ez batian eta ez bestian ez eguanian, edurra Markiña, Ziarrotza, Bergara edo Aitxolatik ekarriko zan: orduan, libria 8 marabedixan salduko zan.