Abenduak 26

Abenduak 26

1788. urteko dizienbriaren 26ko jardunian, Arrateko jaixetara juaten zan jende pilluak han lo egitteko, etxe barri bat altxatzia erabagi zan. Problemia pagatzia zan, ermittiandako 500 dukat baiño ez eguazalako, eta beste hainbeste be bihar ziran. Francisco Antonio de Bustindui eibartarrari otu jakon bihar ziran beste 500 dukatak zensuan etaratzia, pagau arte. Bixen bittartian bera izango zan fiadore, kargu egitten zana halan izan zedin. Ba horregaz diruorregaz, eta ermittiak beria ekan egurragaz, obria egin zeikian.