Eskela
Dominga Arrillaga Arrillaga
2026ko azaroaren 11n hil zen
Goikoetxeko alabia,
Mandiolako semia,
bi pertsona ikusgarri
bat bestia baino hobia,
gure parte izeteko
guk euki dou ohoria,
bixok be oso maitxiak
bixok bihotz berezia,
Azaroak hamaika ta
lortu dozue grazia,
semia bila etorri
amakin berriz batzia,
baina ez pentsau sekula
guk zuek bixok ahiztia,
ezinezkua dalako
hutsunia betetzia.
Eskerrik asko une latz hauetan gure ondoan egon
zareten guztioi. Maitasunez. ETXEKOAK

