“Badatoz Gabonak…” (Josu Belaustegi)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Badatoz Gabonak…” (Josu Belaustegi)
ETA KITTO 2017, Abe 21

Bazkariak, afariak, gonbidatuak, ospakizunak, plazera… Garrantzitsuena zera da, ez zoratzea gehiegikerien zurrunbilo horren aurrean. Afaldu eta bazkaldu urteko egun guztietan egiten dugu… baina zelako lana ematen diguten Gabonetako egun seinalatu horietako otorduek!!! Aholkuak ematea ez zait larregi gustatzen, baina bakarra esatekotan zentzuarekin jokatzeko esango nizueke.
Ahal den neurrian, saiatu zaitezte Gabonak izateagatik pila bat garestitzen diren produktuak saihesten. Bi aste geroago produktu horiek beraiek erdi-prezioan aurkituko dituzue.
Ez zaitezte larritu, gauzak ondo planifikatu eta erosketak aldez aurretik egin. Produktuak kongelatu itzazue. Ez da ezer gertatzen!!! Familia artean egoteko egunak dira. Menuak egiteko orduan ingurukoen parte-hartzea bilatu ezazue. Horrela, denon gustuak asetuko dituzue. Zergatik ez eskatu laguntza apurtxo bat?
Ondo pasa. Zorionak eta urte berri on!!!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »