“Baso biziak” (Mikela Arrillaga)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Baso biziak” (Mikela Arrillaga)
ETA KITTO 2020, Ira 14

Covid-19a beste gairik ez dago hedabideetan: Datuak bata bestearen atzetik: Ez dakit zenbateko gorakada EAE-n, bigarren olatua Bizkaian, agerraldi gehiago Katalunian, asintomatikoak, positiboak, PCR-ak… zoramena! Informazio plantako fardeletan sartutako beldur dosi txikiak.

Gordetzen ditugu distantziak, janzten dugu muturrekoa, arnasa hartzeko eskubideari ere uko eginez, garbitzen ditugu eskuak etengabe, gel zikin horrekin. Ados egon ala ez, betetzen ditugu neurriak, esanekoak gara. Orduan zertara dator hainbesteko bonbardaketa? Ez al dago beste gairik munduan?

Badaude bai. Eibar eta inguruetan, esaterako, sekulako eukalipto pila ari dira sartzen azken aldian. Jakinekoa da zein kaltegarria den Australiatik ekarritako zuhaitz hori: biodibertsitatea izugarri gutxitzen du, erreketako uren kalitatea eskastu, sute arriskua areagotu, paisaia zatartu, lurra lehortu…, basoa hil, hitz bitan. Inbasio horren aurrean ezin al da neurririk hartu, ezin al da eztabaidatu sikiera? Baso osasuntsuak izateak dakar, besteak beste, Covid -19 bezalako birus eta txerrikeria gutxiago sortzea. Prebentzioan inbertitzea da kontua; baina, zoritxarrez, horri buruz ezer gutxi daki kapitalismo basati honek.

Eibarko Baso Biziak taldea sortu du oraindik esna dagoen hainbatek. Egunotan sinadurak biltzen ari dira basoen kudeaketa jasangarriagoaren alde. Sinatuko duzu?

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »