“Booktuberboom!!!, EAEko I. BookTuber lehiaketa” (Eva Alberdi)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Booktuberboom!!!, EAEko I. BookTuber lehiaketa” (Eva Alberdi)
ETA KITTO 2017, Eka 12

Urte hasieran, Booktuber fenomenoari buruz hitz batzuk ekarri nituen atal honetara. Oraingoan, berriz nator zuengana abian dagoelako Euskadiko I. BookTuber lehiaketa, eta zuk, gazte, parte har dezakezu honetan eta sari interesgarri bat irabazi, zure bideoa aurkezten direnen artean onena dela erabakitzen bada.
Beraz, 14-18 urte bitarteko gaztea bazara eta Youtuben ibiltzea atsegin baduzu, misio bat eman nahi dizugu: udako oporretan euskaraz argitaratutako liburu bat irakurri, edozein, esku tartean duzun hori bera; hartu kamera, mugikorra edo tableta, egin klik eta grabatu liburu horri buruzko iruzkina bideo labur baten bitartez. Helburua liburua gomendatzea da, beste pertsona bat konbentzitzea, adieraztea zuk aukeratu duzun liburuak merezi duela irakurtzea. Ondoren Youtubera igo eta bete Booktuberboom blogeko parte-hartze orria (https://booktuberboom.wordpress.com/). Gogoratu! Grabaketa euskaraz egin behar da!
Bideoak aurkezteko epea 2017ko urriaren 24ko 00:00ak arte da. Honekin ez bazaizkizu gauzak garbi gelditu, lasai, Eibarko liburutegian “kedada” bat egingo dugu urriaren 6an eta bertan azalduko zaizkizue parte hartzeko xehetasun guztiak.
Sariak oso interesgarriak dira:
– Epaimahaiaren saria:
Go Pro kamera + 50 €-ko bonoa liburuak erosteko
– Publikoaren saria:
abentura txango bat 2 pertsonarentzako eta 20 €-ko bonoa liburuak erosteko
Anima zaitezte eta BookTuber famatuak izatera heldu zaitezkete!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »