Ander Romarate
Ander Romarate

"Zerk mugatzen du errendimendua?"

2020/07/06
Kirola egiten dugunean gorputzari estres fisiologikoa eragiten diogu (gihar zuntzen matxura, oxigeno gabezia, glukogeno/glukosaren deplezioa, gorputzaren tenperaturaren igoera…). Aldaketa fisiologiko hauek handiagoak ez bihurtzeko (arazo larria izango litzateke), gure buruak nekea, mina eta gelditu nahi izatearen sentsazioa sortarazten digu. Honen ondorioz, jarduera zergatik egiten ari garen inguruan zalantza edukitzen hasten gara. Beste hitz batzuetan, pentsamenduek ez zaituzte geldiaraztera behartzen, gelditzeko gogoa sortarazten dizute.

Azken batean, nekearen kontzeptu hau babes mekanismo bat da. Horregatik, agortze puntura iristen gaudenean, intentsitatea murrizten dugunean, gure gorputza benetako arriskuan jartzetik urrun gaude oraindik. Beraz, seguruenik gizakia oraindik ez da inoiz errendimendu maximoaren mugara iritsi (modu legal batean gutxienez), egoera hori gertatzea saihestezina delako.

Horrek ez du esan nahi ezaugarri fisiologikoek garrantzirik ez dutela kirolean, izan ere, hauek hobetzea lortzen badugu, neke fisiologikoaren seinaleak geroago iritsiko dira, eta intentsitatea jaisteko nahia/gogoa beranduago sortuko da. Beraz, ahalegin handi batek gure gorputzean eragiten duen pertzepzioa da errendimenduaren azken muga (esfortzuaren pertzepzio subjektiboa). Bi modutara igo dezakegu hau: 1) esfortzu fisikoak gure gorputzean eragiten duen mina jasateko dugun gaitasuna handitzea eta 2) esfortzuak gure gorputzean eragiten duen min sentsazioa murriztea. Lehenengo puntua hobetzerako orduan, motibazioak zerikusi handia izango du.  Bigarrena, aldiz, meditazio tekniken bitartez hobetu dezakegu, arreta fokoa aldatuz. Hau da, min horretan ez pentsatzeko fokoa beste gauza batzuetan ezarriz (ingurunean, aurkarian, zapatiletan, zirkuituan…). Laburbilduz, lehiaketa gogorra baldin bada, entrenamenduetan sufritzen ikastea beharrezkoa da.

Eddy Merckx-ek esaten zuen bezala, lasterketa gehien sufritzen dakien txirrindulariak irabazten du.