Borja Rodriguez
"40 urtetako krisia"
2016/03/11
Oraindik ere hilabete batzuk falta dira nire 40. urtebetetzerako. Badakizue, adin honetan krisia omen dagoela diote helmuga horretaraino iritsi direnetako askok.
Egia omen da. Izan ere, dagoeneko krisian sartuta nago bete beterik. Kirola egiterako orduan, gorputzak ez du lehen bezala erantzuten. Kolesterolari begira ibiltzen naiz analisietan, eta garbi garbi jaten saiatzen naiz ahal dudan bakoitzean.
Aita izateak ere zerikusia du. Nere pentsamenduak ez daude jada jarrita nere etorkizunean, eurenean baizik. Nere arropa ez zait asko inporta, baina eurak guapo guapo joan behar dira beti. “Nere adina daukazunean egingo duzu hau” eta horrelako esaldiak esaten ditut noizbehinka baino noizbehinkago...
Dena dela, aste honetan kamiseta baten idatzitako esaldi batek poztu eta piztu egin nau berriro ere. “Benetako bizitza, 40 urtetik gora hasten da. Lehengokoa, praktikak besterik ez dira izan”. Ba bai, egia da. Ez dakit praktikak gainditu ditudan ala ez, baina orain has daiteke benetako bizitza. Prestatu dadila mundua, krisia alde batera utzi eta banoa irrifar haundi batekin datorrenaren bila!