eta bestiak
"A8 duan!" (Leire Narbaiza)
2016/02/18
Izenburua irakorritta baten baiño gehixago pentsauko zeban 15 urte atzera egin dabela. Baiña ez, A8Doan plataformiak biharrian segitzen ez badau be, arazuak hor jarraitzen dau, bizirik.
Egixa da, A8 eta AP1en Gipuzkuako zatixa erabili ezkeriok, bertako diputaziñuak badakala halako tarifa lau bat, 25,64€ hillian baiño ez pagatzeko. Kontua da, Bizkaiko zatixan edo Arabakuan ibiltzen bagara, halakorik ez jakula aplikatzen.
Geografixa aldetik, mugan egonda, naturala da eibartarrok Bizkairutz egittia. Makinatxo batek hartzen dogu egunero bide hori biharrera juateko. Iñungo deskuentorik barik, Ermuan hartuta 3,48€ eta Azittainen 4,86€ biaje bakotxeko. Egizue biderketia! Eskandalua da peajietan gastatzen doguna. Eta diskriminaziño garbixa gure beste probintziakidiekin konparauta.
Durango aldian hasi dira mobitzen. Firmak hartzen dihardue. Baiña Bizkaiko diputaziñuak esan dau zeozertxo. Baiña etara daben berba bakarra “bizkaittarrak” izan da. Atzera be, konponketa partziala, txaplatia. Eta berriro be, eibartarrok kanpuan!
Ez da zentzunbakua bide bakarrak enpresa bik gestionatzia? Zeiñen buruan sartzen da komunidade autonomo bereko autopista bera gobernu biren pian izatia eta gaiñera, arau desberdin bi eukitzia? Burutik eginda gagoz, ala?
Ezagun da diputaziñueri ez jakuela interesatzen alkarrekin eta danon onerako bihar egittia, bakotxak bere feudua dakalako. Ez dakit zeiñek irabazten daben honekin. Argi dago, ostera. Galtzaille bakarrak: gu geu.