Ainara RIveras
"Bat. Bi. Hiru. Prest gara!"
2016/09/06
Hemen da, iritsi da kurtso hasiera gehienontzat. Martxa hartzea tokatzen da berriro. Eibartarrontzat Arratera bisitak adierazten zuen hasiera berria gurean. Horrela gogoratzen dut nik behintzat txiki eta nerabe sasoietan. Ikastolara edo institutura bueltatzea tokatzen zen ondoren.
Badira urte batzuk Eibarren bizi ez naizela eta, Arrateak ez ditugun arren, argi daukat iraileko martxa denean berdina izaten dela. Aldaketa nabarmenenak dira egunerokoa guk markatzeari uzten diogula eta eguna ordutegien arabera egituratzen hasten garela. Etxeko handiak lanera buelta eta etxeko txikiak eta gaztetxoak eskolara. Askotan erresistentzia ugariko momentua.
Familia askorentzat aurreikuspen eta gastu handiko une korapilatsua da iraila. Helduak erritmo berrira egokitzearekin batera, kurtso berria nola antolatu izaten da arduretako bat. Eskolako testu-liburuek eta materialek ere sortzen dute buruhaustea. Aukera interesgarria da azken hori txikiekin batera partekatzea, elkarrekin prestatzea, euren ardura ere badela erakustea eta, bide batez, datorrenaren lehen zertzeladak agertzea. Sentitzen dutenaz ohartu, kurtso berrira begirako aldaketak, zalantzak, urduritasunak, proiektu berrien erronkak identifikatzea eta konpartitzea.
Estimulu askoko bi hilabete luze bizi eta gero, txiki eta gazte askori bueltara egokitzea zaila egiten zaie. Helduok eta inguruak, honetan ere, zer egin garrantzitsua dugu gure txikien egokitzapena ahalik eta errazen izan dadin. Honetan ere izan behar gara eredu eta bidelagun leial eta, duda barik, bueltak duen onenaren funtsa zein den ere erakutsi. Bat. Bi. Hiru. Prest gara