Eskubideei buruz hitz egin dezagun
Irrigarria dirudi 2025ean pertsonen eskubideak baliarazteaz hitz egiten jarraitzea. Eta ez, ez gara pribilegioez ari, ezta metafora batez ere. Iritzi publikoa manipulatzeko erabiltzen diren erdi egien eta albiste faltsuen hazkundeaz baizik. Hor hasten da egiarekin komunikatzeko funtsezko rola.
Duela egun batzuk leize-zuloetako ultra eskuinak berriro egin zuen: errealitate paralelo bat sortzeko diskurtso landuen erabilera. Beste era batera esanda, EGIA-OSTEA tresna politiko gisa erabiltzea ezagutzen ez duen horren beldur izatearen eta euren eskubideak defendatuko dituztela esaten dietenei sinestearen artean zalantzan dauden herritarrak konbentzitzeko.. Gizakiak ez bailiran aski haien jabe izateko.
Askatasunak eta eskubideak mehatxatzen dituzte ematen duten urrats bakoitzean, ez diezaiegun laga gehiago aurrera egiten. Esaten dutena moztu egin behar da, altxa dezagun ahotsa eta esan dezagun indartsu eta argi: “Lortutako eskubideak errespetatu egin behar dira”, hainbeste aldarrikatzen duten askatasunak guztiontzat izan behar du. Paperak eutsi egiten dio dokumentu ofizialetan gorderik, errealitatea praktikak eta ekintzak erakusten duen bitartean.
“Bil´bo/du´ etarrak” zioen Ayusok egun argiz Madrilgo erdigunean, ukiezina zelakoan. Erresistitzen duen herri oso bat irainduz, mamu munstroa erabiliz Euskal Herria estigmatizatzen jarraitzeko.
Politikaz hitz egitea, beharrezkoa ez ezik, betebeharra ere bada. Politika egunero egiten dugu, esnatzen garenetik oheratzen garen arte, inor ez da arrotz. Kontzienteki edo inkontzienteki erabakitzen dugu historiako zein lekutan egon nahi dugun, begiak estali eta “bazterrean” gelditu ala justizia soziala eta aukera berdintasuna duen mundu bat eraiki.
Jar dezagun gorputza, hitz egin dezagun politikaz, bete dezagun kalea, eman dezagun iritzia, irakur dezagun, iker dezagun, izaki kritikoak haz ditzagun, egin diezaiogun aurre eta bizi gaitezen osoki, lortutakoa ahaztu gabe eta argiak izan gaitezen: gure eskubideak ez dira kendu behar.