Ez
"berdinak" (Iñaki Ugarteburu)
2021/05/17
Ditxosozko COVIDa eztabaida asko sorrarazten ari da. Urtebete luze daramagu aurreikuspen ugari entzuten edota ematen, eta gutxitan asmatzen. Azken asteburuan gertatutakoak, berriz ere, errealitatearen ikuspegi ugariak azaleratu ditu. Alarma-egoera amaitutzat eman zuten larunbat gauean, eta oso modu diferentetan jokatu dugu ondoren. Igandean eta astelehenean komunikabideetan: harridura, dezepzioa, zentzugabekeria, arduragabekeria, jaia, askatasuna, erreakzio normala…
Ni hirurogei urtera hurbiltzen ari naiz eta hiru seme alaba gazte ditut. “Zorionez” horietako bi azterketetan murgilduta daude eta etxean geratu ziren; hirugarrenak parranda bota zuen. Nire seme-alabek egin dezaketen irakurketa eta nik egin ahal dudana, esango nuke ia-ia, nahitaez, diferenteak izan behar direla. Nire ikuspegia –aste honetan jasoko dut lehenengo txertoa–, beldurrak, ardurak… eta hogei urteko gaztearena ezin dira berdinak izan.
Esango nuke, eguneroko bizimoduan, parean izan ahal dugun edozein egoera edota arazoren aurrean, gure jokabidea diferentea izango dela, ez hobea ez okerragoa, diferentea eta errespetatu beharrekoa. Onerako eta txarrerako ezberdin aztertzen ditugu gauzak gazteek eta helduek, emakumeek eta gizonek, herrialde aberatsetan bizi garenok eta herrialde txiroetan bizi direnek…
Denok osatzen dugu mundu zoro hau, eta guztiok osatzen dugun koktel honetatik atera behar dira irtenbideak. Itxaropentsu nago.