Malen lllarramendi
"Ezina ekinez BETI egina?"
2021/10/25
Hamaika aldiz entzun eta erabili dugu Ezina ekinez egina esamoldea, eta ezin barneratuago dugula esango nuke. Azalean tatuatuta daramanik ere ezagutzen dut! Esanahia argitu beharrik ez dago: saiatuz gero, ez dago ezinezkorik. Esan erraz egiten da, gero!
Gero eta gehiagotan egiten dugu topo horren antzerako mezuekin, alegia, ahaleginduta dena lor daitekeelakoekin. Hala ere, gehiegitxo ez ote delakoan nago horiek bere horretan barneratzea eta sinistea, gauza jakina baita dena ez dela lorgarria edo eskuragarria. Lelo horiek abiapuntu hartuta abantatzen gara askotan edozein erronkaren aurrean, eta emaitza espero genuena izan ezean… gureak egin du: antsietatea, fustrazioa, presioa, iritsi ezin sentsazioa… Esango nuke denok sentitu dugula inoiz aipatutako sentipen horietako bat edo beste.
Zabaldu beharreko mezua bestelakoa izan beharko litzatekeeloakoan nago: saiatzea da kontua, ametsak egia bihur daitezen borroka egin beharra dago, zalantzarik gabe. Bidean zailtasunak topatuko ditugu eta eginahalak egingo ditugu aurre egiteko, baina lortzea ez dagoela beti gure esku aurreikusita. Esan gabe doa ahalegindu barik nekez iritsiko garela helmugara, baina ahaleginduta ere, ez beti. Eta garrantzitsua iruditzen zait hori argi izatea. Izan ere, askotan helmugak itsutzen gaituen irudipena dut, eta lehentasuna beharko lukeena, hau da, prozesuaz gozatzea, ahaztu egiten zaigu bidean.
Zutabe honi hasiera ematen dion esamoldearen antzeko esaera baikorrak ondo daude kamisetak, kikarak, oroigarriak eta horrelakoak apaintzeko, baina ez ditzagun bihurtu bizitza-lelo, geure kalterako izan daitezke eta. Baikorrak izan beharra dago, bai, baina hankak lurrean ditugula.