Iñaki Zubillaga
"Fran Salazarren omenez"
2017/06/12
1981ko uztailaren 5ean Donostiako Belodromora joan ginen Def Leppard, Rainbow eta UFO entzutera. Domeka ez da izaten egun aproposena rock kontzertu batera joateko, baina Franek eta biok bageneukan helburu finkoa: Ritchie Blackmore ikustea.
Gitarrajole bikaina, Deep Purple taldeko sortzailea Donostiara zetorren bere talde berriaren hirugarren formazioarekin. Ronnie James Dio eta Graham Bonnet abeslariak kanpora botata, orain Joe Lynn Turner Blackmoren aukera zen. “Komertziala”, “Deep Purple bukatu ondoren ez da betiko musikaria”, eta abar. Holako komentarioak entzuten ziren garai horretan. Baina Franentzako jainko txiki bat zen gitarrajole ingelesa. Eta ni, Franen atzetik, mota guztiko musika dastatzen.
Garai horretan kaseteroa nintzen, eta leku guztietatik lortzen nituen diskoak Franek grabatzen zizkidan. Berak ipintzen zuen autoa eta elkarrekin hainbat eta hainbat kontzertuetara joan ginen. Hasieran Donostiara, gero Bilbora, Bergarara, ... Judas Priest, Ultravox, Ángeles del Infierno, Peter Gabriel, Scorpions, Accept...
Ezaguna hiltzen zaizunen gauza politak esaten dira bere oroimenez: Franen kasuan ezin ukatu akats mordoa zituela, baina bere proiektuetan burubelarri sartzen zen horietakoa zen… Isiltzen ez zena, gainera. Orain, bere gorputzak atseden hartu duenean, ni Hellfestera joango naiz datorren astean eta, nola ez, ondo akorduan izango dut zelako gogoekin joaten ginen sentsazio berriak dastatzera edozein musikarekin.
Eta, kasualitatez, Deep Purple entzungo dut. Denbora pasata, Gillan, Paice eta Glover geratzen dira, baina betiko esentziak ere hor izango dira beti, Franek ondo probestu zituen esentzia bereziak.