AEK-ko C1eko ikasleak
AEK-ko C1eko ikasleak

Gaztaiñerre ospatzeko gonbidapen irekia

2026/11/05

Herritar agurgarriak:

AEK-ko C1eko ikasleak gara, eta zuengana jotzen dugu, azaroaren 16an Gaztaiñerre eguna gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegulako. Jaia arratsaldeko 19:00etan Xanian hasi, Kittotik pasa eta Terrazan bukatuko da trikitilariek girotutako kalejiran. Kopla berriak abesteaz gain, beste ekintza batzuk ere egingo ditugu; hala nola tabernetan gaztainak jateko aukera izango dugu, Terraza tabernak merienda goxoa jarriko digu, eta Errigorako otarreko produktuen zozketa egingo da. Eibartar guztiok gonbidatzen zaituztegu, aukera paregabea delako euskaraz hitz egiteko eta ondo pasatzeko.