Nagore Fernandez
"Haurdura berriak"
2021/02/01
Ama izateko atarian eta iloba txikia gertu nuela, Eibarko hiru arazo aipatzeko eskatu zidaten, inkesta bidez, duela egun gutxi. Aparkaleku falta (klasikoak ez dira inoiz hiltzen) otu zitzaidan lehenbizi, baina laster pasa nintzen espaloi zabalen eta estalitako haur-parkeen beharra azpimarratzera. Sasoian-sasoiko, ardurak “infantilizatu” zaizkit, ziurrenik.
Iritzi sakonik eman aurretik Errebal nola geratuko den ikusi nahian nago. Ez eraikina bakarrik, inguru osoa baizik; kalea bera eta Ibarkurutze barne. Gainera, Muzategi ere berrituko omen dute eta San Agustin eta Julian Etxeberrian kotxeen norantza aldaketa egingo da. Interesgarria deritzot: emaitzari adi, baina oinezkoei lehentasuna emanez herria atseginago bilakatzeko lanak eskertzekoak direla uste dut.
Plaza estaliaren kontua da bestea; ea nola gauzatzen den espazio berriaren erabilera. Izan ere, askotan, asmo batekin diseinatutako tokiek espero ez ziren dinamikak garatzen dituzte. Nik txikientzako jolasleku ona izan daitekeela pentsatu nahi dut, baina nerabeentzako ere, gure klima euritsuan, bilgune aproposa bilakatu liteke, nork daki.
Eta umeak etxetik kanpo baina babestuta egoteko lekuekin jarraituz: Epaitegi parean badago parke estalia, baina ez da nahikoa. Auzoetako frontoien erabilera sustatu daiteke agian, parke gehiago estaltzea aztertu, Ipuruako Merkatuaren proiektuari behin betiko bultzada eman… Badago zeri heldu!
Jakin badakigu aldapa eta eskilarek, kale estuek, pilakatuta eraikitako etxeek, Eibarko paisaiari nortasuna eta xarma ematen dioten ezaugarri horiek, aldi berean, irisgarritasun edo xamurtasuna lortzea zailtzen dutela. Baina horrexegatik dira, hain zuzen, landu beharreko erronkak. Eta hona nire inkesta: Ados al zaudete?