Davide Cerchi
Davide Cerchi

"Hiri-orbainak"

2020/10/14
"Los héroes son todos jóvenes y hermosos" abesten zuen gutxi gorabehera garai berean Francesco Guccini italiar kantautoreak bere abestirik ospetsuenetako batean, eta gauza bera pentsatzen dut Karmen kaleko plaka batean mutil baten aurpegia ikusten dudanean. Hiri guztiek dituzte orbain txiki edo handiak, batzuetan ez ikusteko modukoak, eta bizitzen dugun denboraren bizitza gorabeheratsuan pazientzia pixka bat izan behar dugu, burua altxatu eta inguruan daukaguna nabaritu. Urkizutik Azitainera, Karmen bidetik, handik gutxira eliza batekin topo egiten duzu, eskuinetara errepide bat (Iparragirre kalea), aldapan gora, gaztetxe bat nabarmentzen den lekuan.

Bi eraikinak, eliza eta gaztetxea, eta bi kaleak lotzeko, eskailera txiki bat, bidearen erdian plaka bat, izen, aurpegi eta data batekin, joan den mendekoa, 1970ekoa...

Aurpegi horri begiratzeko denbora apur bat hartu, Whatsapp bat gora eta Instagram bat behera, beste aro bateko aurpegia da; garai batean jende askok sentimendu komun bat zuen; garai batean lorpen sozial guztiak eta gertaera ekonomikoak ahaleginaren, sakrifizioaren, borrokaren eta herri-elkartasunaren bidez gertatu ziren. Beraz, hemen nago plakaren aurrean, baina, egia esan, bertan nago, abenduko egun hotz eta euritsu batean; greba orokor bat, poliziak bereizi gabe kargatu eta tiro egiten dio jendetzari. Plakak, bien bitartean, azkeneraino aurreratzen den mutiko hau, gizakia zer den gogorarazten digu 50 urte geroago. Roberto Perez Jauregiren omenez, Francoren poliziak eraila eta horregatik inork kartzelan egun bat ere egin ez duenean.