Eva Alberdi
"`Infoxikazioaren´ aurrean, trebetasunak"
2019/11/27
Gizakiok informazioa jasotzen ari gara etengabe. Kontua da informazio horren guztiaren artean balio diguna aukeratzen jakitea eta informazio hori ezagutza bihurtzea, zaila egiten zaiguna askotan.
Udal Liburutegiak, ebidentzia horren aurrean, eta informazio eta ezagutzaren sarbide izan behar duela kontziente izanda, programa batzuk jarriko ditu martxan ahal duen heinean erabiltzailea orientatzen lagungarri izateko. Programa hauek erabiltzaileen informazio-alfabetatzea (ALFIN) lantzea dute ardatz.
American Library Associationen hitzetan, “Informazioan alfabetatzea ulertzeko gaitasuna eta trebetasun tresnak izatea da, zeintzuei esker gizabanakoak gai diren jakiteko noiz behar duten informazioa eta informazio hori aurkitu, ebaluatu eta eraginkortasunez erabiltzen".
Formakuntza programa hauek adinaren araberako blokeetan antolatuta daude, partaideek ezagutza bereganatzen joateko euren hezkuntza mailaren arabera. Gure helburua da saioetan hartutako ezagutza metagarria izatea.
Beraz, eskolekin lotutako saioak antolatuko dira adin guztietako ikasleentzat
• Haur hezkuntza: “Liburutegian kontu-kontari”
• Lehen hezkuntza: “Irakurtzen badakit”, “Egun bat liburuzain” eta “Liburu artean” (azken hori gure urteko programazioan ezarrita hainbat urtetan)
• DBH eta Batxilergoa: “Informazioa helburu”
Erabiltzaile helduak trebatzeko programa bat ere badugu, talde edo elkarteei eskainiko zaiena.
Tailerraren edukia taldearen interesetara egokituko da, eta parte-hartzaileek Liburutegian dauden zerbitzu eta baliabideak ezagutuko dituzte, katalogoa erabiltzen ikasiko dute eta informazio iturri desberdinez eta eLiburutegiaren funtzionamendu orokorraz jabetuko dira.
Gure webgunean dago informazio osagarria. Eskaerak egiteko, bertan dagoen inprimakia bete eta gure posta elektronikora bidaltzea nahikoa izango da lehenengo harremana egiteko eta bisitaren egutegia adosteko.