Iratxe Vazquez: "Gure seme-alabei maite ditugula esatearen garrantzia"

2017/03/24
Punset idazle eta dibulgatzaile zientifikoak dioen bezala, umeek egoki garatzeko eta hazteko maitasunaren beharra dute.
Gurasoekin hitz egiten dudan bakoitzean galdera berdina egiten diet: “Zuen seme-alabei maite dituzuela esaten diezue?”. Eta, maiz, erantzun berdina jasotzen dut: “Ba… ez, baina eurek badakite asko maite ditugula”.
Pertsonok sarritan uste dugu gure ingurukoek gure pentsamenduak, emozioak eta sentimenduak ezagutzen dituztela. Guk ezer esan gabe, “medium-ak” izango balira bezala, gure pentsamenduak irakurtzeko gai direla, baina ez…normalean ez da horrela izaten.
Pertsona bat maite dugula adierazteko modu asko daude: besarkatuz, errespetatuz, baloratuz edota hitz goxoak esanez, adibidez: Maite zaitut.
Egia da gure sentimenduak adieraztera ez digutela inoiz irakatsi eta, beharbada, lotsatuta edo beldur garelako ez ditugula larregi erabiltzen.
Maite zaitut, eskerrik asko, sentitzen dut, faltan botatzen zaitut edo mesedez, HITZ MAGIKOAK dira, entzuten ditugun bakoitzean gure barnean emozio positiboak sortzen dizkigute. Beraz, gurasook ezin dugu ahaztu maite zaitut hitzaren garrantzia. Maite zaitut esaten diegun bakoitzean gure txikitxoak lasaitu egiten dira; lasaitzen dira, euren autoestimua handitu, guraso eta seme-alaben arteko atxikimendua indartu eta familia kideen arteko konfiantza zabaldu egiten da. Horrek guztiak gure seme-alabeengan eragina izateaz gain, gure bihotzetan ere magia sortzen du.