...eta kitto!
[IRITZIA] “Desberdintasunak Covid19aren aurrean” (Eduardo G. Langarica, Medicus Mundi)
2020/04/07
Gaur, apirilak 7, Osasunaren Mundu Eguna da eta, horren harira, Espainiako Medicus Mundiren Elkarteen Federazioko presidentea eta familia medikua den Eduardo Garcia Langaricak iritzi artikulua idatzi du. Bertan, COVID-19 gaixotasunaren inguruan dauden desberdintasunak nola ikusten dituen azaltzen ditu berak eta, zalantza barik, hausnarketarako tartea zabaltzen du Gipuzkoako Medicus Mundiren bitartez helarazi diguten bere artikuluak.
XXI. mendean, ia Erdi Arokoa den mehatxu bati egin behar diogu aurre: pandemia global bati, mugak erraz zeharkatzen dituen birusari, lurralde-mugarik ez duena eta, hala ere, ia erabateko isolamendura behartzen gaituena familia unitateetan edo bizileku partikularretan, zeina beharrezko izanik ere baden nolabaiteko inkongruentzia.
Egoera honek ziurgabetasunez betetzen gaitu, zalantzazko egoeran jartzen, eta horregatik da zailagoa aurre egiten. Covid19ak eragindako krisiak lehenik eta, batez ere, behartzen gaitu oinarrizko ondasunen krisiari, funtsezkoenari aurre egitera: bizitza bera. Krisi honetan osasuna da lehentasuna, zeren bera baita ezinbesteko baldintza beste edozertarako, gainontzekorako aukera irekitzen duena. Horregatik, orain dagokigu profesionalei lan egiten uztea, une honetan agintzen dutenen eskaerei men egitea, eta iritsiko da kontuak eskatzeko ordua, egoera honetara nola iritsi garen eta honetatik ateratzeko zer egin den argitzeko. Hau esateak ez du kentzen, egoerak dirauen bitartean, oraintxe bertan gertatzen ari direnak aztertu ahal izatea.
Interdependentzia eta zaurgarritasuna
Lehenik onartu behar duguna da, nere ustez, birus honek aurrez jartzen gaituela interdependentzia globalarekin, batetik, eta bestetik gure zaurgarritasunarekin. Azken honek ikusarazi behar digu izaki behardunak garela, indibidualitateak eta indibidualtasunak espeziea akabatuko dutela, gure espeziea eta planeta akabatzen ari direla, eta zaurgarritasun horrek egiten gaitu interdependiente gure gizarte txikietan eta gizarte globalean.
Esan genezake birusak denok berdin tratazen gaituela, denok jartzen gaituela gaixotzeko zorian, hurbileko norbait galtzeko arriskuan. Birusak erakusten du giza komunitatea hauskorra dela, eta denetan hauskorrenak direnak (adinekoak eta gaixoak) --ondorio okerrenak ziurrenik jasango dituztenak-- hainbat gobernuk jo puntuan jartzen hasiak dituzte etorriko den krisi ekonomikoaren errudun egiteko, eta finantza ekonomiaren aldarean sakrifikatu nahiko dituzte.
Desberdintasuna
Bestalde, desberdintasun sozial eta ekonomikoak ziurtatuko du, ezin bestela, birusak diskriminazioa egitea. Birusak berez ez du egingo, baina gizateria horretan ari gara ziur aski. Nazionalismoa, arrazakeria, xenofobia eta kapitalismo terminala goranzko indarraldian, irudika dezakegu mundu bat non europar bizitzak beste guztien gainetik balioesten diren. Balioespen hori ikusten dugu indarkeriaz garatzen EBren mugetan (hormak, hesiak, berehalako itzulketak eta giza eskubideak bortizki murriztea) eta EBren barruan ipar eta hegoko herrialdeen arteko diskriminazioekin.
Ziurrenik Covid19aren bidezko infekzioak gehiago joko du, larriago eta hilgarritasun handiagoarekin jende babesgabeena, eta horiexek izango dute aukera mugatuena diagnostikoak eta tratamendu kalitatezko eta egokienak eskuratzeko --nahiz eta infekzioarentzako tratamendua gaur-gaurkoz oso mugatua den--. Osasunaren determinatzaile sozialek eragiten dute gizarte talde babesgabeenek afekzio eta gaixotasun kroniko gehiago pairatzea, eta egoera horrek Covid19agatik larriki gaixotu eta hiltzeko arriskuan jartzen ditu; gainera, aurreikusi daiteke ezen osasun sistema nazionaletan arreta berdintasunez jasotzeko aukerarik ez dagoenean, giza talde horiek are eta kaltetuagoak izango direla gaixotasun hau eta beste batzuk diagnostikatu eta tratatzeko atzerapenengatik. Azkenik, eta oso kontutan hartzekoa jende asko izango baita kaltetua, giza talde sozialki babesgabeenek nozituko dituzte gehien krisi honen eragin ekonomiko eta sozialak.
Bada beste alderdi bat izurriteetan ohartematen dena eta Ebolaren krisiaren tratamenduan ere nabarmendu zena: mundu osoan Covid19ak eragindako kasuak ugaldu ahala osasun arreta sistemak gainkargatzen ari direlarik, beste gaixotasunen arta medikua atzeratu egiten da, eta atzerapen honek hainbat gaixotasun kronikoren morbilitatean eta hilkortasunean eragiten du. Honi gehituz gero Lehen Arretako zentroen itsiera bertako profesionalak kanpaina ospitaleetara bidaltzeko, Madrilen kasu, ondorioa izan liteke gaixoak etxean bertan ez artatzea, hori baita modurik hoberena ospitale zerbitzuen lan karga arintzeko.
Genero ikuspuntua
Naiz eta badirudien Covid19ak gehiago hiltzen dituela gizonezkoak, ez da askorik aipatzen emakumearen egitekoa pandemian. Batetik, medikuntza sektoreko plantiletako %70 emakumeak dira, OME Munduko Osasun Erakundeak dioenez; baina Covid19aren aurkako estrategiak erabakitzen diren erakundeetan ordezkaritza eskasa dute, The Lancet agerkariak argitara emandako artikulu batek dioenez: “Covid19: epidemiaren eragina generoaren arabera”. Irabazi asmorik gabekoa den eta osasungintza arloan aukera berdintasuna sustatzen duen Global Health 50/50 kolektiboaren azken txostenaren arabera, gizonen esku daude mundu zabaleko osasun erakundeen zuzendaritzen %70.
Halaber, emakumeak dira haurren, adinekoen eta mendekoen zaintzen arduradun lehenak, eta beren ahultasun ekonomikoa areagotu egiten da izurriteak eragindako finantza krisiarekin; zirkunstantzia hau kontuan hartu beharko da etorkizunean erabaki beharko diren neurri ekonomikoetan.
Era berean, “froga ebidenteak” daude prekaritate ekonomiko eta ezegonkortasun sozialen garaietan genero indarkeriak eztanda egiten duela etxeko eremuan. “Izurritea sekulako eragina izaten ari da” dio Txinatik Wan Feik, zeina den Jingzhouko indarkeriaren aurkako elkarte baten fundatzailea, Hubei probintzian. “Tratu txarrengatiko salaketak hirukoiztu egin dira otsailean, eta gure estatistiken arabera kasuen %90ek zerikusia dute Covid19arekin”. Frantzian, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Estatu Idazkariak egiaztatu du ezen berrogeialdian tratu txarren aurkako telefonora egindako deiak egunean 1600 eta gehiago izatetik 200 soilik izatera igaro direla, eta ez tratu txarrak gutxitu direlako, baizik eta emakume tratu txar jasandakoek zailagoa dutelako deitzea. Pandemia honek generoarekiko izango duen inpaktua berandu baino lehen aztertu behar da, neurri egokiak hartu ahal izateko.
Iragan hurbileko izurriteek irakatsi digute: generoa albo batera utziko duen ikuspegiak, gehi aginte gelatan emakumeek duten presentzia urriak, egiten dute halako egoera larrietan gehiago nabarmentzea gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak, azken hauek direlarik kaltetuenak. Nola Ebolaren krisian hala Zikarenean, adibidez, sexu eta ugalketa osasun kontsultak murriztu egin ziren, ondorioa izan zelarik amen heriotza tasa gehitzea eta emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak murriztea.
Elkartasuna eta konpromiso globalak
Azken ideia bat atera beharko genuke krisi honetatik, eta da mundu bat eskatzea non osasun politika bizitza guztiekin egongo den konprometituta, non merkatuak medikuaren gainean duen kontrola desegingo den, ez dezan berak erabaki nork merezi duen arreta jasotzea eta nor bazterrera utziko, gaixotasunean eta heriotzean, non inolaz ere ez den onartuko batzuk bizitza salbatu ahal dien txerto bat eskura izatea eta besteei horixe bera ukatzen zaien, ordaindu ezin dutelako edo eta aseguru mediko egokirik ez dutelako.
Politika honek, halaber, herrialde guztien arteko elkartasuna ezarriko luke, arreta mediko unibertsalarekin konprometituta, eta, ondorioz, arreta medikorako nazioz gaindiko politika bat ezarriko luke, berdintasun ideia hauek gauzatzearekin konprometitua.
Desberdintasunak Covid19aren aurrean

Eduardo Garcia Langarica
Familia medikua eta Espainiako Medicus Mundiren Elkarteen Federazioko presidentea