Josu Agirre
"Kakaren hurrengoa"
2021/05/31
Orain dela ia hogei urte gertatu zitzaidan. Ofizinatik eguerdian irten nintzen eta, trajea eta korbata jantzita, oinez gurasoen etxera nindoan, bazkaltzera. Haize pixka bat ere bazegoen nonbait...
Lanean hasi berria nintzen, 24 edo 25 urterekin, eta ondo gogoratzen dut sekulako lotsa ematen zidala nire herriko kaleetatik trajea eta korbataz ibiltzea.
Bidebarrieta kaletik nindoala, jende dezente zebilen gora eta behera. Ifar Kaleko ezkerreko espaloitik igo ostean, Bista Eder kaletik abiatu nintzen.
Bat-batean… Plaf! Trajearen txaketan zeozer somatu nuen; ezkerraldean, sorbalda eta paparraren artean. Kolpetxo suabe bat. Apenas ikututxo bat baino ez.
Segituan, aurpegia Errioxako mapa baino gorriagoa jartzearekin batera, alarma guztiak piztu zitzaizkidan:
- “Josu, artista, uso batek hire traje marabillosoan kaka egin du. Kaka zaharra! Ez, kakaren hurrengoa…!!”.
Baino ez nuen denborarik izan konprobatzeko zerutik eroritako uso horren barne produktu gordina nolakoa zen, edo nolako konbinazioa egiten zuen nire txaketaren papar aldean, hain zuzen ere orduantxe Portaleatik irtendako emakume-gizon talde bat nigana zetorrelako. Gainean nituen jada eta, Eibarko espaloien zabalera kontuan izanik, haien artetik pasa behar izan nuen. Hain nerbioso eta lotsatuta nengoen, zuzen-zuzen aurrera begiratzea erabaki nuela.
Zerutik jasotako kondekorazioa soinean neramala, kale osoa zeharkatu nuen, azkenik etxeko pegorara sartu arte. Orduan bai, txaketara begiratu nuen eta…oh, sorpresa!
Itxura, Bista Eder kalera heltzean, haize ufadatxo batek korbata altxatu zidan eta sorbaldaraino eraman. Horregatik somatu nuen kolpetxoa, baino ez nuen begiratzeko astirik izan jendea zetorrelako.
Beraz, egun horretan ez nuen opari marroirik jaso zerutik. Aldiz, jendez lepo zegoen kaletik desfilatu nuen, korbata guztiz buelta emanda sorbalda gainean, serio-serio eta aurrera begira.
Gaur egun ere gurasoekin sekulako barreak egiten ditugu istorio inozo hau gogoraraztean. Dena den, baditu zenbait ikasbide: kontuz aldez aurretik ateratako ondorioekin, norberari bidaltzen dizkiogun mezu apokaliptikoekin (ez dakigu bizitzak nondik eramango gaituen); eta, jakina, hanka sartzea edo barregarri geratzea askotan zeruko oparia izan daiteke.