Eva Alberdi
Eva Alberdi

Komunikazio kanal berria Udal Liburutegian: WhatsApp-a

2016/07/08
Liburutegiak etengabe aztertzen ari da bertara hurbiltzen diren pertsonentzako zerbitzuen eskaintza era; hori dela eta, herritarren artean ia guztiz ezarrita dagoen tresna teknologiko bat erabiltzea erabaki du: WhatsApp-a.
Mailegu zerbitzuak telefono dei kopuru handia sortzen du egunero gure erabiltzaileei hainbat abisu emateko: erreserban eskatutako dokumentuak erabilgarri dituztela; erosteko eskatutako dokumentuak etorri direla eta, beraz, mailegurako erabilgarri daudela, eta liburutegien arteko maileguan eskatutako liburuak iritsi direla.
Hain zuzen ere, pasa den urtean 1.248 bider erabili genuen telefonoa erreserben abisuak emateko, 149 aldiz erosteko eskatutako dokumentuak mailegurako prest zeudela esateko eta 775 bider liburutegien arteko maileguan eskatutako liburua liburutegian zegoela adierazteko. Horrek egiten du 2.172 telefono dei gutxienez, askotan errepikatu behar direlako abisatu nahi dugun pertsonak ez badu lehenengoan erantzuten.
Gure bazkideekiko komunikazioa hobetu nahian, hemendik aurrera WhatsAppak ematen dituen abantailak aprobetxatuko ditugu, gure erabiltzaile gehienek badutelako dagoeneko smartphone bat, non Liburutegitik espero dituzten abisuak berehala jaso ahal izango dituzten. Horrela, ez dute dei galdurik izango eta ez diegu eragozpenik eragingo deitzen dugun orduetan askotan lanean egoten dira eta.
Gainera, gure geletan ikasten dauden pertsonei ere onura ekarriko die, telefono dei horiek halabeharrez sortzen duten zarata murriztu egingo delako.
Liburutegiko WhatsApp zenbakia 688 691 733 da.