"LGBTI harrotasun eguna" (Arantza Alvarez, sexologoa)
2016/07/15
Ekainaren 28an Nazioarteko lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen (LGBTI) harrotasun eguna ospatu zen. Horren harira, hilabete horretan ekitaldi mordoa egiten dira munduan, egun horretako jai-kalejirekin agurtzen dutenak. Helburua, oraindik diskriminazioa sufritzen duen kolektibo batentzako berdintasuna aldarrikatzea da. Desberdintasunak (transexualitatea eta intersexualitatearen kasuan) edo amodioak (gehiengoaren pauta heterosexuala jarraitzen ez denean) intolerantzia edota gorrotoa eragiten dute oraindik.
Orlando (Florida) LGBTI Harrotasun Eguna baino bi aste lehenago: 50 hildako eta 53 zauritu Pulse diskotekan. Gizabanako bat lokalean sartu eta tiroka hasi zen, giza-bizitzaren kontrako erabateko mesprexua erakutsiz. Sarraskia egin zuenaren aitak adierazi duenez, “hilabete batzuk lehenago bi gizon elkarri musu ematen ikusi zituen Miamin, bere emazte eta semearen aurrean, eta haserre bizia eragin zion horrek”. Maitasun-adierazpen publiko batek horrelako erreakzio bat sortzen du? Armak sekulako erraztasunarekin lortzen diren herrialde batean? Maitasun ekintzak ikusteagatik eskandalizatzen gara eta ez gara asaldatzen inguruan daukagun bortizkeriarekin? Pulse diskoteka Floridako LGBTI komunitatearen gaueko aisialdirako lekurik ospetsuena da eta bertan HIESaren prebentzioren gainean lan handia egin da.
AEBn gertatzeak are mediatikoagoa egiten du hilketa, baina ezin dugu ahaztu beste herrialde batzuetan egoera oraindik oso kritikoa dela. Hausnarketarako datu batzuk:
Homosexualitatea ilegala da 79 herrialdetan, eta horietako zazpitan heriotz-zigorra aplikatzen dute: Saudi Arabia, Arbiar Emirerri Batuak, Iran, Mauritania, Somalia, Hego-Sudan eta Yemen. Beste herrialde batzutan kartzela zigorrak ezartzen dituzte, kasu batzutan, behin-betikoak: Argelia, Libia, Nigeria, Maroko, Tunisia, Senegal, Kamerun, Etiopia, Uganda, Tanzania, Namibia, Kuwait, Libano, Qatar, Siria, Afganistan, Bangladesh, Pakistan, Sri Lanka, Ipar Korea , Brunei, Indonesia, Malasia….
Gobernu batzuk isunak, derrigorrezko lanak eta deportazioak ezartzen dituzte: Liberia, Angola, Barbados... Eta zenbait lekutan bakarrik gizonezkoen homosexualitatea zigortzen dute: Ghana, Sierra Leona, Kenia, Seychelles, Zambia, Zimbabue, Jamaika, Turkmenistan, Uzbekistan, Singapur...
Azkenik, aipatu ezkontza homosexuala eta adopzioa soilik 10 herrialdetan dela legala: Argentina, Hegoafrika, Kanada, Islandia, Norvegia, Suedia, Belgika, Herbehereak, Portugal, Espainia eta Mexiko eta Estatu Batuetako zenbai lekutan. Zoritxarrez, oraindik badaude pisuzko arrazoiak Nazioarteko LGBTI Harrotasun Eguna izateko eta tolerantzia eta berdintasuna aldarrikatzeko.