Jon San Vicente
"LGBTIQA+ pertsonen eskubideak Euskal Herrian"
2021/06/21
LGBTIQA+ pertsonen eskubideen borrokaren hastapenean berebiziko garrantzia du New Yorkeko Stonewall Inn-en gertatutako matxinadak. Taberna horretan sistema zisheteronormatiboak ukatzen eta kriminalizatzen zituen pertsonak elkartzen ziren. Hau da, poliziaren sarekadak eta agintekeria etengabe jasaten zituzten lagunak. Inposatutako eredutik aldentzeagatik bakarrik gorputz horiek jasaten zuten indarkeria eta zainketa erakusten duten ekintzak dira horiek. Hala ere, 1969. urteko ekainaren 28an egindako sarekadak sexu genero disidenteen borrokaren aldeko matxinada piztu zuen, non emakume transek, migranteek, txiroek eta prostitutek berebiziko papera izan zuten. Leslie Feinbergek aipatzen duen bezala, gau hartan gazteek poliziari erakutsi zioten haserre dauden gazte transen eskuetan takoi batzuk arma zoragarriak direla poliziaren errepresioaren aurka.
Hura ez zen izan kolektiboaren eskubideen aldeko defentsa egiten zen lehen aldia. Horren adibide dira Whitehall Street Induction Centerreko piketea 1964an, Dewey hanburgesa-katean egindakoa 1965ean edo Compton kafetegian1966an gertatutako istiluak. Hala ere, Stonewalleko gertaera berebizikoa izan zen parte hartu zuten pertsonen ideien eta komunitatearen eskubideen alde borrokatuko zuten erakundeen sorkuntza sustatzeko.
Urte batzuk beranduago eratu ziren lehen erakundeak Euskal Herrian, 1976an hain zuzen ere. Hala ere, kontu hau ezin da ulertu Stonewalleko istiluen harira bakarrik garatutako historia bakar eta lineal bat bezala, baizik eta horretarako aukera ematen zuten ezaugarriak eman izan zirelako. Euskal Herrian sortu zen elkarteetako bat, bakarra izan ez arren, EHGAM izan zen, nork, COPELekin batera, harrotasunaren lehen manifestazioa egin zuen Bilbon 1978an. Handik urtebetera, 1979an, ESAM sortu zen, espazio politikoa aldarrikatzen zuen lesbiana elkartea, kide gayek eragindako ikusezintasuna kritikatzeko alde batetik. Hain zuzen ere, elkarte biak 1979ko Harrotasunaren Eguneko manifestazioa eta jardunaldiak prestatzen ari ziren polizia nazional batek Francis (Errenteriako trabesti ezagun bat) hil zuenean. Gertaera hark milaka pertsona hunkitu zituen eta eztabaida toki klandestinotik edo marjinaletik atera zuen.
Harrezkero, LGBTIAQ+ pertsonen bizitzak defendatzea bilatzen duten elkarte asko sortu dira Euskal Herrian. Horregatik, eta kolektiboak oraindik jasaten duen indarkeria ekintzengatik, Basaurin ikusi berri dugun bezala, berebizikoa da pinkwashingarengandik urruntzen den errebindikazio sendoa egitea espazioetan, eskubideetan, sarbideetan, jakintzetan eta genero autodeterminazioan, besteak beste.