Eva Alberdi
"Mediterraneoa, “slow food-a”, begetarianoa... zein dieta aukeratu?"
2017/09/27
Eibarko Liburutegian aspalditik nabaritu dugu elikadura, nutrizioa, dietak… interesa pizten duten gaiak direla. Askotan etortzen dira guregana galdetzera ea makrobiotikari buruz zerbait dugun, kolesterola jaisteko errezeta-liburu bat behar dutela, edo begetarianoa izanda proteina falta ez izateko zer egin behar den argitzen duen liburu baten eske.
Modan ote dago gaia? Kontzienteagoak gara gaur egun elikadurak zerikusi handia duela osasunarekin? Orain dela urte batzuk arte hain hedatuak ez zeuden dietak (beganoa, makrobiotikoa…) jarraitzea “postureoa”, itxurakeria da bakarrik edo ingurumenarekin sinbiosia bilatzen ari gara?
Asuntoa da nahastu egiten gaituela hainbeste informazio izateak. Medikuak gauza bat esaten du, fisioak batzuetan beste bat, farmazietan horrelako gero eta produktu gehiago saltzen ari dira… Zer egin? Hor dago gakoa. Informazio larregi dago, baina iturriak fidagarriak dira? Dena sinistu behar dugu?
Gure aholkua zera da: elikadura-ohiturak guztiz aldatu baino lehenago informatu egin behar garela. Horretarako daude profesionalak, dietista-nutrizionistak hain zuzen ere.
Hala eta guztiz autodidakta izan nahi baduzu, etor zaitez liburutegira eta aukeratu ezazu ditugun liburuen eta materialen artean (300etik gora daude). Baina ez irakurri bakarrik korronte batekoak direnak, baizik eta zerbait bakoitzetik. Eta gero hartu erabakia. Baina, kontuz! Osasuna jokoan dago.