Eneko Sanchez
"Mendian egun pasa"
2021/07/05
Eguraldi ona bueltan da. Ari gara pixkanaka neguko arropak gorde eta uda partekoak ateratzen. Mendira maiz joaten garenok nabaritu dugu jende gehiago dabilela gora eta behera. Izan ere, plan ederra da motxilan ogitartekoa sartu eta ttipi ttapa egun pasa abiatzea. Paraje bikainez gozatzeaz gain, aire freskoa arnastu eta konpainia ederrean eguna igarotzea plazerra da benetan. Aitzitik, bada gauza bat geroz eta gehiago kezkatzen nauena. Ez dakit nirekin ados egongo zaren, baina niri hala dirudit. Ez dut gogoratzen azken urtean mendirik lurrean fruta edo fruitu azalik ez duenik. Bati baino gehiagori agian txorakeria irudituko zaio, baina amorrarazi egiten nau honakoak. Hainbeste kostatzen al da azal hori zorro batean sartu eta etxerakoan zaborrontzian botatzea? Batzuk, biodegradagarria delakoaren kontuarekin hasten dira. Biodegradagarria bai, baina biodesatsegina ere bai. Benetan... ez egin mendian etxean egingo ez zenukeenik.
Azalenak haserretzen banau ere, benetan barneak astinarazten dizkidana ondorengoa da. Zergatik dira gaur gaurkoz musukoak gure parajeen parte? Izan gaitezen arduratsuak eta zaindu dezagun ingurua. Kexek edota tuit-ek ez dute ingurua garbitzen edota garbi mantentzen, beraz, ekar dezala norberak bere harri-koskorra eta has gaitezen. Lurrean dagoen musuko baten ondotik pasa eta kexatzeak edota bota duena madarikatzeak ez gaitu hura baino hobeak egiten, jasotzeak ordea bai. Aurreko astean, zazpi musuko jasoak nituen jada, Urkora igo eta Ixuara iritsi nintzenerako...