Eva Alberdi
Eva Alberdi

"Nola kendu ume bati irakurtzeko gogoa di-da batean"

2016/11/18
Egun hauetan bibliotekaria den Edgardo Civalleroren idatzi bat iritsi da nire eskuetara. Bertan zortzi pauso aipatzen ditu ume batek irakurketa gorrotatzeko:
1. Gorde itzazu liburuak bere eskuetatik urrin. Asko ukitu ezkero suntsitu egingo ditu, batez ere liburuki fin horiek edota irudi-album eder horiek.
2. Ez iezaiozu irakurri liburu bat baino gehiago astean. Bestela, irakurketaren menpeko bihur daiteke. Gainera, irudimena elikatzeko baditu telebista, bideo-jokoak edo mugagabea den unibertso digital hori.
3. Ez irakurri inoiz ere ume baten aurrean. Bestela, eredutzat hartuko zaitu, eta imitatzeko gogoa sortuko zaio. Izan ere, bakarrik ikasteko beharrezkoa den hori plazerra dela pentsatu dezake.
4. Debekatu itzazu irakurketa txar guztiak. Ez izan beldurrik ezta errukirik ere umeari interesa pizten dioten istoriotxoak, aldizkariak edo umore kutsua duen edozein liburu kanporatzeko: liburu onei garrantzia kenduko liekete.
5. Egin umeari galderak sarri, irakurri duen guztia zuzen ulertu eta buruz ikasi duen egiaztatzeko.
6. Umeak irakurtzen ikasten duen unetik bertatik utzi istorioak kontatzeari: bere kabuz irakur ditzake eta.
7. Behartu egunean gutxienez hamar orrialde irakurtzera, eta bakarrik zuk aukeratutako liburuenak: ondo idatzitako liburuak, eduki serioak dituztenak eta balore onak erakusten dituztenak.
8. Eta azkenik, derrigortu hasten dituen liburuak amaitzera… jateko guztia amaitu behar duen arrazoi berberagatik: liburuak ez dituzten ume pobreak daudelako!
Aita, ama, irakasle: hausnarketa serioa egin honi buruz eta ikusiko duzu nola lortzen duzun zure helburua.