LAB sindikatua
LAB sindikatua

SD Eibarko kaleratzearen salaketa

2026/10/16

Idatzi honen bitartez, LAB sindikatuak SD Eibarren emandako langile baten kaleratzea salatu nahi du, eta Klubak publikoki defendatzen dituen balio eta ereduaren aurka doala uste du.

Erabaki horren ondorioz, hainbat urte bertan lanean zeramatzan langile bat lanposturik gabe utzi du egun batetik bestera, interes ekonomikoak argudiatuz eta horiek lan-eskubideen gainetik jarriz.

Bereziki kezkagarria da balioak eraikitzea oinarri gisa dituela dioen erakunde batek bere langileen bizitzan eta etorkizunean ondorio zuzen eta larriak dituzten erabakiak hartzea. Balioez hitz egiteak esan nahi du, halaber, egunero bertan lanean dauden langileen eskubideak errespetatzea, bertako kideak zaintzea... Arduraz jokatzea, hain zuzen ere.

LABen ustez, kaleratze hori ezin da ikuspegi ekonomikotik bakarrik aztertu; izan ere, kaleratze honen atzean enpresak onartu nahi ez dituen arrazoi ugari daude eta LAB sindikatutik gogor kritikatzen ditugu bai kaleratzearen arrazoiak zein egiteko moduak. Ez da onargarria horrelako balioetan oinarritutako proiektu bat dela defendatu eta enplegua aurreztu beharreko gastu gisa tratatzea. Horrelako erabakiek berriro erakusten dute alde ekonomikoa lehenesten duela Klubak, langileen bizi baldintzen aurretik.

SD EIBARREN KALERATZE GEHIAGORIK EZ!