Unbeko erabiltzaile bat
Unbeko erabiltzaile bat

Unbeko kirol instalakuntzen egoera

2026/11/05

Nazkatuta gaude Unbeko egoeraz!

Urtebete baino gehiago daramagu dutxetako uraren tenperatura hotza jasaten. Ez da bidezkoa erabiltzaileak horrela tratatzea eta ezer ez egitea. Behin eta berriz kejaka gabiltza eta UDALETIK EZ DUTE EZER EGITEN, astero-astero arazo bera eta ez zaie inporta.

Lotsagarria da nola egiten dituzten gauzak,edo hobeto esanda, nola ez dituzten gauzak egiten. Entrenamenduak, partiduak jokatu eta aldagelara iritsi eta betiko sorpresa...ura izoztuta. Botoia sakatu, ura eta ura gastatu eta urak berdin jarraitzen du, hotza.

Lokatza, izerdia, blai eginda erropa jantzi,kotxea hartu eta etxera dutxa hartzera. Izoztuta eta sekulako haserrearekin. 

BESTE BEHIN UDALETIK ADARRA JOTZEN ARI DIRELA PENTSATZEN DUGU. Nabaritzen da eurek ez dituztela jasaten euren lana ez egitearen ondorioak.